OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA

OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA - Page 1
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA - Page 2
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA - Page 3
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA - Page 4
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA - Page 5

Esto es sólo una vista previa del documento.

Descargar el documento original para ver más páginas

Descargar

1 de 228

OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI


Documentos relacionados


OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA Transcripciones

OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 1 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
Traducciones desde la lengua Origen
Autor: Vicente Amezaga Aresti
Volumen 6.
Editorial Ediciones Impresas  Xabier Iñaki Amezaga Iribarren
2013
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 2 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
Contenido - Traducciones - Volumen – 6 – 
Indice
Vicente Amezaga-Obras Traducciones – Indice...........................................3
Shakespeare William - Hamlet Danimarkako erregegaia.............................. 8
Shakespeare William - Hamlet Danimarkako erregegaia..(Fe de Erratas)....... 99
Juan Ramon Jimenez - Platero y Yo.......................................................... 103
Eskilo - Prometeu burdinetan.................................................................. 177
Oscar Wilde - Reading baitegiko leloa ...................................................... 212
Indice De Los 9 Volumenes De La Presente Publicacion............................... 228
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 3 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
INGELESA-EUSKARA:  1920-1967
CHAUCER, Geoffrey: Aholku onaren balada. Euzko Deya (Buenos Aires) 1943.
CRONIN, Archivald: Veronako bi zaldun. Egan (Donostia) 1967.
Egile ezezaguna: Kwai ibai gaineko zubiaren abestia [1]
EMERSON, Ralph Waldo: Agur. Euzko Deya (Buenos Aires) 1944.
KHAYYAM, Omar: Rubaiyat. Egan (Donostia) 1975 [2]
KILMER, Joyce: Zuhaitzak. Euzko Deya (Buenos Aires) 1943.
LINCOLN, Abraham: Gettysburg-eko hitzaldia. Caracas, 1963.
MARLOWE, Christopher: Artzain maiteminduak bere maiteari. Euzko Deya
(Buenos Aires) 1943.
MILTON, John: Zurekin hizketan (Paradise Lost poemaren zati bat). Euzko Deya
(Buenos Aires) 1944 [3]
POPE, Alexander: Bakartasuna. Euzko Deya (Buenos Aires) 1944 [4]
SHAKESPEARE, William: Hamlet, Danimarkako erregegaia. Ekin (Buenos Aires)
1952.
SHAKESPEARE, William: Uda gau bateko ametsa. Argitaratu gabea.
SHAKESPEARE, William: Juli Kaisar. Argitaratu gabea.
SHAKESPEARE, William: Macbeth. Argitaratu gabea
SHAKESPEARE, William: LXVIgarren hamalaukoa. Euzko Gogoa (Guatemala)
1954.
STEVENSON, Robert Louis: Treasure island [5]
TAGORE, Rabindranath: Txori biak. Euzko Deya (Bilbo) 1918.
TURGENEV, Ivan: Errusiako mintzoa [6]
WHITMAN, Walt: Ontziburu!, nire ontziburu! Euzko Deya (Buenos Aires) 1944.
WILDE, Oscar: Reading Bahitegiko Leloa. Euzko Gogoa (Guatemala) 1954.
WORDSWORTH, William: Bihotza jauzten jat. Euzko Deya (Buenos Aires) 1944.
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 4 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
GAZTELERA-EUSKARA:
Abesti bulgariarra (zatiak). Euzko Deya (Bilbo) 1920.
AGIRRE, Domingo: Zer Pakea! Argitaratu gabea.
Angelus. Alsina itsasontzian mezak ospatzeko euskaratua 1941ean.
Asele bulgariarra (zatiak). Euzko Deya (Bilbo) 1920.
BAROJA, Pío: Elizabide arlotea. Egan (Donostia) 1964 [7]
BAROJA, Pío: Mari Beltza [8]. Argitaratu gabea.
BAROJA, Pío: Angelus [9]. Argitaratu gabea.
BOLÍVAR, Simón: Carta de Jamaica. Hego amerikar batek uharte honetako
zaldun bati egiten dion erantzuna. Revista de la Sociedad Bolivariana (Caracas-1966)
CALDERÓN DE LA BARCA, Pedro: Loreei.
CERVANTES, Miguel de, El Licenciado Vidriera [10]
Egile ezezaguna: No me mueve mi Dios para quererte. Ez nakar, ene Jaun, zu
maitatzera. Euzko Deya (Bueno Aires) 1943 [11]
IRIARTE, Tomás de: Burintza eta zaldia. Euzko Deya (Buenos Aires) 1944.
ITURRALDE Y SUIT, Juan: Errotazuriko Urretxindorra [12]
JIMÉNEZ, Juan Ramón: Platero eta biok. Florensa & Lafon (Montevideo) 1953.
JIMÉNEZ, Juan Ramón: Betiko lorea. Egan (Donostia) 1956.
LEÓN, Fray Luis de: Jauna donokiratziau. Euzko Deya (Bilbo) 1920.
LEÓN, Fray Luis de: Salinas itsuari (zatiak).
LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolomé: Andere bati.
LEONARDO DE ARGENSOLA, Bartolomé: V. Hamalaukoa.
MARQUÉS DE SANTILLANA: Finojosako neska behizaina. Euzko Deya (Buenos
Aires) 1943.
PALACIO VALDÉS, Amando: Deunen ibilaldia. Euzko Deya (Bilbo) 1920.
VEGA, Lope Félix de: Bihar (XVIII. hamalaukoa).
VILLEGAS, Esteban Manuel de: Al Cefiro. Apirilaren lagun elkarra... [13]
Zenbait egile: Sentencias. Itz oroigarriak. Euskal Esnalea (Donostia) 1927 eta
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 5 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
FRANTSESA-EUSKARA:
BELLAY, Joachim du: Herrimina eta Urrundik (Heureux qui, comme Ulysse, a fait
un beau voyage poemaren bi moldaketa) [15]
BÉRANGER, Pierre-Jean de: Errimiña. Euzko Deya (Bilbo) 1920.
DAUDET, Alphonse: Gaucher aita agurgarriaren elixirra [16]
DESCARTES, Renè: Ikasbideari buruzko itzaldia. Egan (Donostia) 1963 eta 1964
Egile ezezaguna: Orhoit gutaz. Euzko Deya (Buenos Aires) 1947 [18]
RACINE, Jean: Athalie antzerkiko zati bat.
ITALIERA-EUSKARA:
ALIGHIERI, Dante: Infernua. Argitaratu gabea.
BOCACCIO, Giovanni: Hiru eraztunak. Egan (Donostia) 1965.
SALGARI, Emilio: Bukaneru zaharra. Argitaratu gabea.
SALGARI, Emilio: Argi Mendia. Argitaratu gabea.
ALEMANERA-EUSKARA:
GOETHE, Johann Wolfang: Lur-miña (Mignon poemaren moldaketa). Egan
(Donostia) 1960.
GREKOA-EUSKARA:
ESKILO: Prometeo Burdinetan. Euzko Gogoa (Guatemala) 1959.
ESKILO: Agamenon [19]
PLATON: Ion [20]
LATINA-EUSKARA:
HORAZIO FLAKO, Kinto: Odae. Galdutakoa.
LUKREZIO KARO, Tito: Aeneadum genetrix. Galdutakoa.
PLINIO GAZTEA: Plini gaztearen idazkiak. Euzko Gogoa (Guatemala) 1951.
VIRGILIO MARON, Publio: O Fortunatis. Galdutakoa.
VIRGILIO MARON, Publio: Artzai elkarrizketak [21. Galdutakoa.
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 6 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
VIRGILIO MARON, Publio: Lurgintza-kantak (Georgikak, itzulpen zati txiki bat).
ZIZERON, Marco Tulio: Adiskidetasuna. Euzko Gogoa (Guatemala) 1952 eta 1954.
ZIZERON, Marco Tulio: Zahartzaroa. Argitaratu gabea.
EUSKARA-GAZTELERA:
ELIZANBURU, Jean Baptiste: El ciego de Solferino. Euzko Deya (Buenos Aires)
1944.
Herrikoia: La Torre de Alos. Argitaratu gabea.
LOPEZ MENDIZABAL, Ixaka, Xabiertxo. Argitaratu gabea,
ORIXE, Nikolas Ormaetxea: Los Vascos. Argitaratu gabea.
INGELESA-GAZTELERA:
CARL, George, «The boundary dispute between British Guiana and Venezuela».
«Orígenes del conflicto de límites de Venezuela y Guayana», Caracas, 1966.
FRANKEL, B., «Venezuela and the United States». «Venezuela y los Estados
Unidos». Caracas, 1964.
LOMBARDI, J., «Slaves in the republican legislation of Venezuela». «Los
esclavos en la legislación de Venezuela». Caracas, 1967.
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 7 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
WILLIAM SHAKESPEARE
HAMLET
Danemark'eko Erregegaia.
Ametzaga Aresti tar Bingen'ek euskeratua.
Capitulo 2.
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 8 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
ANTZERKIAREN   ARIA
I   ATALA
Elsinore'ko errege gazteluka begirariek,  Hamlet Danemark'eko erregegaiari,  onen aita  zanaren 
antz antzeko mamu bat arresietan agertu dalako berria  ematen diote.  Au dala ta,  Hamlet'ek 
mamua arkitu ta, zer zala ta bere aita il zan, argandik yakitea erabakitzen du: baititu susmoak 
aren eriotzari buruz. Urrengo gabean, Iratxoa ikasi ta arekin izketan, egia ezautzen du: Kauldi, 
errege zanaren anaia ta orain erregiña alargunarekin ezkonduak, errege edendu zun, au lotan 
zegolarik, yauratkia ta emaztea bereganatzeko. Iratxoa, Hamlet'i asperkundera aizatu ta itzaltzen 
da. HAMLET' ek zin eragiten die bere lagunai gertatuaz itz ez dagiten.
I I   ATALA
Ikasitako berriak eta buraratu bear dun lankizun ikaragarria dirala bide, Hamlet'ek burua nastuxe 
ta eroarena egiten du bere asmoak obeki estaltzeko. Eskutitz eragabe ta leratsuak idazten dizkio 
Opele bere maiteari (Poloni, yauregiko nagusiaren alaba). Garai ortan, antzezlari talde bat iristen 
da gaztelura ta, Hamlet'en aginduz, alako antzerki (komeri) bat antolatzen dute Errege, Erregiña, 
ta yauregikoen aurrean emateko.
III   ATALA
Antzerhi  orrek,  Venezi'ko duke  baten eriotzea du gai  Eriotze  onen gora berak,  Danemark'eko 
erregearen eriotzaren oso idurikoak dira. Komeria antzeztutzen duteño. Hamlet bere osabaren 
aurpegiari  ta  igikunai  begira  begira  dago.  Erregea,  bere  oben  estaliaren  erredurak  bulizatua 
bai'litzan, irtetzen da eriosuar, antzerkizuna geldi  araziz.  Hamlel'ek ez du arrezkero ezmezean 
yartzen Iratxoak esanaren egia, ta zin egin dun apena bururatzeko gertu egiten da.
Erregiña,  bestaldez,  antzerkiaren  esanaiaz  oso  kezkoturih,  dei  egiten  dio  Hamlet'i  oni  akar 
egiteko. Hamlet'ek, ordea, akarra akar ordain ematen dio ta bere ama lotsaturik eta biotz zimikoz 
yosita  uzten  du,  Bitartean,  Hamlet'ek,  elkarizketa  kuzkuzka  zegon  Poloni  iltzen  du,  erregea 
dalakoan.
IV   ATALA
Guzi ori dalata, Erregeak Hamlet erbestetzea erabaki ta Engianderrira bialtzen du. Bi ikaskide 
(Rosencrantz  eta  Guildenstern)  ditu  bidaide  ta  auek  daramaten  erregearen  agi¬  rien  arauz, 
Hamlet il  bear dute England'en; baiñan, ura il  ordean, aren ikaskideak iltzen dira, alabearrez. 
Anartean,  Opele,  bere  aitaren  eriotzak,  Laerte  bere  anaiaren  urrutiratzeak  eta  Hamlet'en 
erbestetzeak yota, burutik yoaten da. Kantuz
ta lore sortak egiten ari dalarik, lats baten ertzera yoan eta ito egiten da. Etorri berria dan Laerte 
gazieuk, erria matxinatu ta badoa yauregira. Erregeak ,ordea, emarazten du ta, azkenik, bien 
artean, Hamlet'en eriotza asmatzen dute.
V    ATALA
Hamlet'ek Danemark'a itzultzen dala. Opele'ren eortzeta topatzen du. Atsegabeaz beretik irtenda, 
illobira  yauzi  ta  Laerte'rekin  burrukan  ari  da.  Lagunek  bananlzen  ditute.  Erre¬ geak,  ordea, 
gerturik dauka dagoneko, bece malmuzkeria: Hamlet eta Laerte'ren arteko ezpatayokoaldi bat. 
Laerte'ren ezpata mutur zorroitza ta edendua da. Erregeak, gaiñera, edari edentsu bat atondu du 
Hamiet'entzat, bada ezpadan. Ezpataketa asi ra bereala, Erregiñak Hamlet 'en osasunerako edan 
nai ta edontzi edendutik artzen du. Laerte'k Hamlet zauritzen du ta biok sumindurik, gogorrean ari 
dirala,  ezpatak  trukatu  ta  Hamlet'ek,  aldiz,  Laerte,  beronen  ezpata  edenauaz  sakailtzen  du. 
Erregiña  iltzen  da  ta  Laerte  erortzen  ere.  II  baiño  len,  ordea,  bere  asmo  beltza  aitortu  ta 
barkamena eskatzen dio  Hamlet  i,  Erregearen errua agertuz.  Hamlet'ek,  ordun,  zuzentzen du 
ezpata edendua Erregeagana au it ürazir. Hamlet iltzen da.
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 9 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
ANTZEZ  LAGUNAK
KAULDI. Danemark'eko Errege.
HAMLET, Errege zanaren semea ta otaingoaten illoba.
FORTIMBRAS, Noruai'ko erregegaia.
POLONl, yauegiko nagusia.
LAERTE, lengoaren semea.
ORATI, Hamtet'en adiskidea.
VOLTIMAN,   . Yauregikoak
KORNELI   .......     Yauregikoak.
ROSENCRANTZ,    Yauregikoak
GUILDENSTERN,   Yauregikoak
OSRIC,    ..................... Yauregikoak
zaldun  bat. ..............   . Yauregikoak
 
BEÑAT,  ………………………….   Gudalburuak
MARKEL,   ………………………….Gudalburuak
praisku,        Gudaria.
erreinal, Poloni'ten otseiña.
buruzagi      bat.
england  erriko    ordezkariak.
antzezlarjak.
Bi obigille.
gerturde,   Danemark'eko  Ercegiña   ta  HAMLET1 en  ama.
OPELE, Potoni'ren alaba.
HAMLET'en altaren IRATXOA.
yaunak, andreak, gudalburuak,   gudariak,   itsasgi
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 10 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
zonak, geznarjak   eta, morroiak.
AGERTOKIA: Elsinore'n.  (Danematk'en).
LENBIZIKO ATALA
AURRENENGO AGERRALDA
Elsinore'n.— Gaztelu aurteko  zelaia.
PRAISKU, bere lekuan begirari.   BEÑAT   sartzen.   da,   argana
dioala   (1).
BEÑAT:     Nor da?
PRAISKU   Ez zuk erantzun. Gel eta burua agertu
BEÑAT:     "Gora erregea!".
PRAISKU   Beñat?
BEÑAT:      Ura ta bera.
PRAISKU    Zure ordu ordutan zatoz.
BEÑAT:      Amabiak yo berriak dira. Oa lotara, Praisku.
PRAISKU    Eskerrik asko aldika onengatik. Otz gorria ari da ta biot zesturik nago.
PRAISKU    Berririk ote?
PRAISKU    Sagu bat ere ez da igitu.
BEÑAT:     Ederki. Gau on. Orati ta Matrkel, nere begiraldilagunak arki ba'ditzazu, esaiezu laster 
egiteko.    
BEÑAT:     Entzuten bide ditut. Gel! Nor da? 
ORATI ta MARKEL sartzen dira,
PRA1SKU;  Erriaren adiskideak. 
MA.RKEL: Eta Erregeren menpekoak. 
praisku:     Gau on zuei.
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 11 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
MARKEL; Agur,  gudari zintzo ori. Nork ordeto zaita? 
ORATI:      Beñat duzute nere lekuan. 
(Irtetzen da).
MARKEL: Kaixo, Beñat!
BEÑAT:     Eup! Orati al dago or?
ORATI:      Aren zati bat
BEÑAT:     Ongi etorria, Orati Ongi etorria. MARKEL zintzoa
MARKEL: Agertu al da, berriz, zer ori gau ontan?
BEÑAT:     Nik ez dut ezer ikusi,
MARKEL: Gure ameskeri utsa dala dio Orati'k. eta birritan ikusi dugun iratxo ikaragarri orrekikoa 
ez du ziñetsi  nai. Eskatu diot, beraz. gurekin gaualdi emateko, mamu oii berriz ba'dator. gure 
begiak ontzat eman eta itz dagion.
ORATl:       Ba, ba! Ez da agertuko.
BEÑAT:      Eseri zaitez apur batez, bi gautan ikusi dugunaren ixtoriari orren     siñesgogor zazkion 
zure belarriak eraso ditzagun berriz.
ORATI:       Ea, bada; eseri ta entzun dezaiogun Beñat'i.
BEÑAT:   Lengo gabean, sarkaldean agiri dan izar ura bera, orain dirdiratzen    dan ortze aldea 
argitzeko bere bidea egiña zunean, Markel eta biok, yoaleak ordu bata yotzean... (2).
Iratxoa sartzen da.
MARKEL: Ixil! Gel! Ara nundik datorran berriz ere!
BEÑAT:   Errege zanaren irudia bera du.
MARKEL:    Itz egiozu, Orati;  ikastuna zera ta.
BEÑAT:   Ez al dirudi erregea?  Gomazu. Orati.
ORATI         Irudi ere, ba dirudi: Arrimen eta bildurrez ikaratzen  nau.
beñat:       Itz dagiotela nai edo du. 
MARKEL:    Galdeiozu, Orati.
ORATI:     Nor  zera zu,  gau ordu au ta eortzitako errege danetarrak zun irudi  agurgarri  ta 
martzala zuretzen dituzun ori? Yainkoaren izenean larderiatzen zaitut, mintza!
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 12 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
MARKEL: Aserre dago.
BEÑAT:     Begirazute! Ba doa buruzut.
ORAT1;      Tenk;    mintza,   mintza!   Mintzatzeko    agintzen dizut!
Iratxoa sartzen da.
MARKEL: Yoana da, erantzun nal ezik.
BEÑAT:  Zer diozu, Orati? Dardarka ta zurbil zakust. Ameskeria baiño zertxobait geiago ez al dugu 
au? Zer deritzazu?
ORATI;    Ala Yainkoa, ez nun au iñoz ere siñetsiko nire begi auen aitor argi ta nabaria gabe.
MARKEL: Ez  al da errege zanaren antzeko?
ORATI;   Zu zerorren antzeko zeran aiña. Orrelakoxe altzairu yantzia zeraman, Noruai'ko errege 
aundinaiarekin  gudakatu  zanean.  Orrelaxe  zimartu  zun  bekokia,  elkarikuste  garrratz  batean, 
poloniarrak aien lerratik izotzeratu zitunean. Arritzeko da au.
MARKEL: Orrelaxe, ba, dagoneko birritan eta ordu isil ontan bertan, gure begiraldian agertu zaigu 
bere ibillera martzalaz.
ORATI:  Ez dakit zer uste izan onetzaz. Nire iritzi apalez, ordea, naspil bakanen bat gure aberrian 
iragartzen du onek.
MARKEL: Ongi, bada Eseri gaitezan eta dakianak diostala: zergatik begiraldi zorrotz eta latz auek 
nekaratzen  ditute  onela,  gabero,  erri  ontako  menpekoak?  Eta  zergatik  eguneanegunean 
orrenbeste burniorizko suaga galdatzea ta atzerrian erositako gudaaba¬ sen biltze au? Zertako, 
igandea astegunetatik beren lan zaillaz berezten ez duten istinkari talde oriek? Nolako galtzorian 
gaude, ariketa izerditsu orrek gaua egunaren lankide egin bear dezan? Nork azal dezadake?
ORATl:      Nik dezaizuket; dabillan zurrumurrua, beiñikbein, au da. Dakizutenez, Fortimbras 
Noruai'koak iñartzi gorrienak akullutu ta, oraintsu irudia agertu zaigun gure atzeneko erregeari 
aup egin zion. Aupaka artan, gure Hamlet kementsuak ezaguna dugun lur alde ontan orrelakotzat 
artua izan baitzan Fortinbras il  zun. Onek, zildaikatu ta ongi sendetsitako itun baden bidez ta 
iskillo  legez,  bizitza galtzean,  bere nagusitzako lur  guziak garaileari  zemazkion.  Gure,  errege, 
ordaiñez beste  ainbesteko lur  zatia  Fortinbras'i  ematera beartu zan,  au gaiñetik  irten ezkero. 
Aitatutako  itunez  ta  izenpetutako  idazkaien  arauera,  bada,  guzia  Hamlet'engana  zan.  Orain, 
yauna, Fortinbras gaztea, izatez sutsua ta azturak ez ikasia, Noruai'ko mugaetan, anemen biltzen 
ari da, yanari ta egunari orde, lege gabeko laguntalde bat egikizun galbidetsu baterako ausartua. 
Egikizun ori ez duzu besterik
gure  yaurlaritzak  ongi  ulertu  dunez,  aren  aitak  orrela  galduriko  lurraldeak,  guregandik  esku 
gogorrez ta zemai bidez berriz artzea baizik. Eta auxe duzute, nire gardiz, gure gertakuntzaen 
eragille nagusia, gure begiraldioen yatotria ta aberrian dabiltzan ariketa sutsu ta zaratatsu auen 
iturburua.
BEÑAT:     Orixe da, nik Uste, ta orretxek adiraz dezake zergatik agertzen dan iskilludun, gute 
begiraldi erdian, guda auen bidea zan eta dan erregearen irudi arrigarri ori.
ORATI:      Adimenaren begia  lausotzen  dun  izpitxo bat da
ori. Erroma orrilloan zegonean, Yuli altsua erori baiño lentxeago, ilyantzitako gorpuak, illobiak utzi 
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 13 
OBRAS COMPLETAS y REFERENCIAS - VICENTE AMEZAGA ARESTI
ta  kaleetatik  zear  noraezean zebiltzan intzirika ta  zitzipuzika.  Zeruan ere,  arrigarrizkoak ikusi 
ziran; suzko isatsdun izarrak, odoleuria ta eguzkian elkaitzak; Itsasoen nagusi dan izar ezatsua 
itzaldu  zan,  Ebazteguna  eldu  bailitzan.  Eta  gertari  izugarrien  aurretiko  auetxek,  alabearraren 
aintzindariak eta urbilleko dordoen iragarleak, zeruak eta lurrak batera agertu dizkiote gure erriati 
(3). .
Iratxoa sartzen da berriz.
Baiñan, ixo! Begira. Ara nundik datorran ostera. Bideak autsiko dizkiot. naiz ta tximistaz yotzen 
ba'nau ere. Gel, itzal ori! Aotsik ba'duzu edo mintzo aribiderik, itz egidazu! Zuri laguntza ta niri
 
Yainko adeia ekarri ditzaiguken lanen bat egikizun ba'dago. itz egidazu! Aberrian gaitzurre isillen 
bat ba' dugu, zuk ageri egin ezkero, eragotzi dezakeguna, oi, itz egizu! Edo, bizi ziñala, gaizki 
zureganatu  urreta,  lur  erraietan gorde  ba'zenun,  —orregatik,  bada,  zuek illok,  alderrai  ornen 
zabiltzate askotan— esaidazu! Tenk eta itz egizu!. . . (Ollarrak yotzen du) Geldieraz ezazu, Markel.
MARKEL: Yoko al dut nere aztamakillaz?
ORATI: Yo, geldiiu nai ez ba'du.
BEÑAT: Emen da!
ORATI: Emen da!
iratxoa  yoaten da.
MARKEL: Yoana  da!   Gaizki  ari  izan  gera,   ain   itzalgarri
dala, indar erakutsiak ari egiñik. Aizea bezelako zaurieziña da, ta gute alperreko ukaldiak, iseka 
zital bat.
BEÑAT: Mintzatzeko ari arian zegon oillarrak yo zunean,
ORATI: Eta ordun dardaratu da, erruduna galde zorrotz baten azpian bezela. Oillarrak, goizaren 
turutak,  bere  aots  zoli  ta  zorrotzaz  eguzkia  iratzartzen  du:  dei  ontara,  naiz  itsasoan,  naiz 
legorrean,  naiz  suan,  naiz  aizean,  noragabe  dabiltzan  mamuak,  zein  berera  ci  doa  lasterka. 
Oraintsu ikusi dugunak orren egia sendesten du.
MARKEL: Izan ere, oillarrak yotzean aienatu da. Gure Yaregillearen yaiotzaren yaia urbiltzen dan 
aldi oro, eguantzeko egaztia gau osoan yotzen ari omen da. Ta ordun, diotenez, mamu bat ere ez 
da  kanpora  ausartzen;  gauak  osasuntsuak  dira;  ordun,  ez  izar  kaltetsurik,  ez  maitagarriren 
lilluratzerik, ez zorginketirik: ain gurena ta eskarrez betea da aldi ura.
ORATI:    Orrelaxe entzuna dut nik ere ta, aldez, siñesten dut. Baiña, begira; gorriz yantzitako 
ortzargia, sorkaldeko muru artako intza oinkatuz dator. Utzi dezagun begitaldia. Nire aolkua on 
baldin ba'zaizue, goazan. gau ontan ikusi  dugunaren berri Hamlet gazteari ematera. Arimaren 
gain!; guretzako mintzul dan mamu ori, mintzatuko zaio ari. Ongi deritzazute ura yakitun ipintzea, 
gure maitasarreak eta bearkiak eskatzen dutenez?
MARKEL: Bai. Ori dagigun, arren. Badakit, goiz ontan, ura nun arki dezakegun.
BIGARREN AGERRALDIA
Gasteluko yauralkigela. 
Turutotsa,   ERREGE,   ERREGIÑA,   HAMLET,
Traducciones - Volumen – 6 – Pagina - 14 

© 2016 - 2017 Docmia. Todos los derechos reservados.